Onddoak jasoko bagenu haien hazkuntza-abiadura baino mantsoago? Pertsonai polita sortzen da ideia honetatik. Harrizko gizon mantsoa.Komiki bat edo animazio bat eskatzen du.
Zergatik ez dute zikoina guztiek migratzen neguan Afrikara? Batzuk hemen geratzen dira... Laister, erreportajea telebistan. Gasteiz aldera joan nintzen zikoinak grabatzera, Salburuara.
Joan den astean elefanteen oinari buruz hitz egin nuen irratian. Aitzakia bat izan zen. Horrekin, bost hatz izateari buruz hitz egin nahi nuen, elefanteek, guk eta lau hankadun guztiok ditugun ezaugarri bat. Jatorrian, behintzat. Tetrapodo batzuek galdu dituzte hatz batzuk, eta beste batzuek, elefantea tartean, seigarren hatz bat garatu dute. Hiru kontu. Batetik, elefantearen oinaz hitz egin nuen. Hanka esan behar nuen? Elefanteek oinak dituzte? Ez dakit. Hanka esatean, ematen du gorputzetik ateratzen den egitura osoa adierazi nahi dudalak. Oina hitzarekin arriskatu naiz, ze arraio! Bestetik, ez da lau hankadun guztiok bot hatz ditugula. Egitura osoa da, hanka osoa. Hezur bat (femurra), gero bi (tibia eta perone), gero hezur txikien multzo bat (tarsoa) eta gero bai... bost hatzen hezurrak. Egitura osoari kiridio esaten zaio... Hori da eboluzioan heredatu duguna. Orduan, agian, "hanka" hitza ondo dago. Azkenik, begira marrazkia. A ze plazerra proportzioekin jolastea. S...
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina