Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: iraila, 2021

Igel iletsuak

Irudia
 

Sai zuria antenan

Irudia
Gutxi geratzen dira, ba. Sai zuriakikusi izan ditut nire bizitzan.. Piriniotan, Aralarren eta beste toki batzuetan, baina dirudienez, azken hamarkadetan izugarri murriztu da populazioa eta orain oso galzorian daude. Bueno, ba nire lankide Xabi Saralegiri esker, antenan izan da sai zuria, aste honetako Ekosferan.    Ardi bat agertu zen hilda Antondegin, Martutene gainean dagoen lurralde polemikoa hura, Donostiako udaletxeak olatu artifizialen zentro bat eraiki nahi duelako. En fin... Itsasoa hor, eta Antondegin olatu artifizialak... en fin... Itsas Enara taldekoek kamarak ari dira jartzen lurralde horretan jakiteko zer espezie dauden inguru hartan, eta beraz, zer kalte egingo luke olatuen zentroak. Eta, horrela, sai zuri bat azaldu zen, ardi hila jatera etorri zen. Sai zuri bat Donostiako udalerrian !!!! Hau kontatu beharra zegoen irratian.    https://www.eitb.tv/eu/irratia/euskadi-irratia/ekosfera/8281569/8315060/pirinioetako-glaziarrez-eta-borneon-orangutanak-sa...

Glaziarren agurra

Irudia
  Irratiko denboraldia abiatu da. Nire lehen programa, Ekosfera saioan, Eñaut Izagirre glaziologoa,  irratiko aspaldiko laguna. Piriniotako glaziarrak ikertzen ari da lantalde handi baten barruan, eta abuztuaren bukaeran argitaratu dute artikulu bat emaitzekin. Pufff.....  Glaziarren desagertze-abiadura ez da moteltzen. 21 glaziar geratzen dira (50tik gora egon dira Piriniotan) eta haiek galzorian daude.  Elkarrizketa emotiboa izan da. Zientzia eta mendiko pasioa nahastuta, eta lagun batek Anetoko glaziarrean izan duen istripu batek ere izan du protagonismoa.  Programa mundiala... baina mezua tristea............. Marrazki hau ezinbestekoa zen!!!!!