Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urria, 2021

Kuantika

Irudia
  Aste honetan nire arkatza oso lanpetuta egon da Inktoberrarekin . Dagoenek0 24 egun egin ditut. 7 besterik ez dira falta bukatzeko.  Baina 3D-ko zerbait egin dut, irratsaioasrekin lotuta. Ostiralean, Txoni etorri zen kuantikako atala berpizteko. Lehen kolaborazio kuantikoa ikasturte honetan. Eta bideo hau egin nuen twitterren promo jartzeko: Hasieran, ostiralerako iragarpena zen:    Orduan, zalantza. Futbola ote dago gauean?  Programazioa begiratu, eta..efektibamente!!!! Osasunaren partida. Enfin. Larunbatean emitituko zen irratsaioa. Beraz, beste bi iragarpen egin nituen. Eta paradoxa bat sortu zen. Bata, ostiralean erakutsi behar zen, eta, bestea, larunbatean. Ostiralean, larunbata "bihar" zen eta larinbatean, larunbata "gaur" zen. Beraz, Euskadi Irratitik tweet horiek bota behar zituenarentzat lio bat zen. Gaur, "bihar jartzen duena bota behar da. Eta bihar, "gaur" jartzen duena.  Ondo atera zen promo osoa. Hala eta guztiz ere.  

3 egun korrika egiteko

Irudia
  Aste zaila. jai eguna eta zubia. Guay dago, baina horrek alde ilun bat dauka. Hiru egunetan egin behar, bost egunetako lana. Bi irratsaioak atera dira, zuzeneko bat tarteko, eta lortu dut grabaketa potente bat aurreratzea hurrengo asteetarako. Eta, gainera, beste lan potolo bat ere egin dut. Nire buruari entzun, eta nekatu egiten naiz. Zer zerikusia duen horrek dena goiko marrazkiarekin? Ba, urrian gaudela. Eta inktober erronka martxan dagoela. Inktober ideia on bat da: egunero marrazki bat tintaz egitea. Helburua da norberaren trebezia handitzea tintarekin, edo ondo pasatzea, edo nahi duzuna. Baina bere xarma da mundu osoan ari dela jendea gauza bera egiten, eta marrazkiak sare sozialetara igota, konpartitzen dira milioika marrazki. Batzuk politak, beste batzuk ez... baina ez du inporta. Bakoitzak berea jartzen du besteon eskura eta guay da.  Erronka asmatu zuenak urtero ateratzen du 31 hitzeko zerrenda ofizial bat. Hitz bat egun bakoitzeko. Eta zure esku dago horri jarrait...

Estriknina denontzat

Irudia
  Pozoi bat da.  Animaliak akabatzeko erabiltzen zen. Arratoiak, batez ere, baina tradizionalki baserri (granja) giroan beste animalia asko ere bai.. txakurrak, adibidez.. Gaur, debekatuta dago erabiltzea eta jende normalari saltzea ere, nik dakidala.  Baina interesgarria da. Agatha Christiek erabili zuen lehen eleberrian, Styles-eko kasuan. 1916ko eleberria da, eta ya orduan agertzen da estriknina erosten zuenak, erregistro-liburu batean behintzat sinatu behar duela. Tira.. pozoi-kontuak Lehen Mundu Gerraren garaian... interesgarria.  Eta horri tiraka, atal berri bat sortu dugu irratian Mentxu Aiertzak eta biok. Agatha Christieren liburuetan oinarrituta, hainbat pozoiri buruz hitz egingo dugu.. eta ez bakarrik eleberrietan nola tratatu den kontatzeko.. gainera, zer efektua due, antidotorik daukan pozoi bakoitzak, kasu errealak eta abar. Nik dakidala, estrikninak duen azkenetako kasu erreal bat 2006an izan zen Galizian. Epaiketa bat izan zen tipo bat hil zutelako est...