Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: azaroa, 2021

Elefantea, geldialdia bidean

Irudia
  Joan den astean elefanteen oinari buruz hitz egin nuen irratian.  Aitzakia bat izan zen. Horrekin, bost hatz izateari buruz hitz egin nahi nuen, elefanteek, guk eta lau hankadun guztiok ditugun ezaugarri bat. Jatorrian, behintzat. Tetrapodo batzuek galdu dituzte hatz batzuk, eta beste batzuek, elefantea tartean, seigarren hatz bat garatu dute.  Hiru kontu. Batetik, elefantearen oinaz hitz egin nuen. Hanka esan behar nuen? Elefanteek oinak dituzte? Ez dakit. Hanka esatean, ematen du gorputzetik ateratzen den egitura osoa adierazi nahi dudalak. Oina hitzarekin arriskatu naiz, ze arraio! Bestetik, ez da lau hankadun guztiok bot hatz ditugula. Egitura osoa da, hanka osoa. Hezur bat (femurra), gero bi (tibia eta perone), gero hezur txikien multzo bat (tarsoa) eta gero bai... bost hatzen hezurrak. Egitura osoari kiridio esaten zaio... Hori da eboluzioan heredatu duguna. Orduan, agian, "hanka" hitza ondo dago. Azkenik, begira marrazkia. A ze plazerra proportzioekin jolastea. S...

Hontza HD

Irudia
 Kontu asko azken sarreratik. Intober buketu nuen. Eta pozik nengoen, baina hainbesteko tintarekin nekatuta nengoen . Koloretako arkatzen beharra nuen. Menperatu nahi nuen marrazten ari nintzena. Edo gutxi gorabehera.  Bederatzi egun eman nituen marrazten. Ahal nuenean. Eta orrialde osoa bete nuen. Mutur batetik bestera. Mozolo baten burua edo aurpegia paperaren ertz batetik bestera, hontza batena. Hontza HD.   (Esan beharra dago benetako efektu ederra egiten duela jatorrizko paperean ikusita, baina hemen, blogean ere ondo geratzen da).  Kasualitateak zer diren... Irratian, ornitologo bat izan nuen marrazkia bukatu eta hurrengo egunetan. Aranzadiko Maite Laso, aurreko programa batzuetan elkarrizketatu izan nuena. Donostiako hegazti habiagileen atlasa aurkeztera etorri zen.  Ni urduri nengoen beste kontu batengatik. Aste horretan bertan Norteko ferrokarrilleko 25. urteurrena prestatzen ari ginen, eta gonbidatu baten faltan nengoen programa egiteko bi egun be...