Sugegorria gertu
Aste honetan ez dut irudiaren gainean idatzi. Marrazkia ez dut "zikindu" nahi. Egia esan, Aranzadik ateratako egutegi baten argazki batetik marraztu dut hau. Argazkialaria Ander Izagirrek egin du, eta nire marrazkia baino mila aldiz politagoa da. Baina argazkiak oihuka eskatzen zidan marraztea. Eta hau egin dut.
Eta dena lotzen da, egia esan, aste honetan Iñaki Sanz elkarrizketatuko dudalako irratian. Hari zor diot egutegia, Anderren argazkia azken batean.
Honekin anekdotatxo bat. Herpetologoa hauek (besteak beste sugeak ikertzen dituztenak)... nolakoak diren. Irratian behin galdetu genien "Nola bereizten da sugegorri bat (pozoitsua) eta pozoitsuak ez diren beste suge batzuk?" Eta erantzuna argia zen: "begi niniak borobilak baditu, ez da sugegorria". Baina aber... suge baten aurrean banago, begi niniak begiratzeko adina ez naiz gerturatuko!!!!!!
Bueno.. marrazki honetan, eta Ander Izagirreren argazki marabillosuan ederki ikusten da sugegorriaren begi nini luzezkak... eta inongo arriskurik hartu gabe!!!

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina