Sai zuria antenan
Gutxi geratzen dira, ba. Sai zuriakikusi izan ditut nire bizitzan..
Piriniotan, Aralarren eta beste toki batzuetan, baina dirudienez, azken
hamarkadetan izugarri murriztu da populazioa eta orain oso galzorian
daude. Bueno, ba nire lankide Xabi Saralegiri esker, antenan izan da sai
zuria, aste honetako Ekosferan.
Ardi bat agertu zen hilda Antondegin, Martutene gainean dagoen lurralde polemikoa hura, Donostiako udaletxeak olatu artifizialen zentro bat eraiki nahi duelako. En fin... Itsasoa hor, eta Antondegin olatu artifizialak... en fin... Itsas Enara taldekoek kamarak ari dira jartzen lurralde horretan jakiteko zer espezie dauden inguru hartan, eta beraz, zer kalte egingo luke olatuen zentroak. Eta, horrela, sai zuri bat azaldu zen, ardi hila jatera etorri zen. Sai zuri bat Donostiako udalerrian!!!! Hau kontatu beharra zegoen irratian.
https://www.eitb.tv/eu/irratia/euskadi-irratia/ekosfera/8281569/8315060/pirinioetako-glaziarrez-eta-borneon-orangutanak-salbatzeaz/
Horixe. Eta horregatik dago hemen, blog honetan. Marrazki zahar bat baliatuta.
Edo ez hain zaharra. Duela bizpahiru urte arkatzez marraztu nuen argazki on batetik abiatuta. Eta polita geratu zen. Erakusteko modukoa, beraz, eta irratiko aipamenarekin bat dator, gainera. Hau da esperimentu txiki bat, ordenagailuz koloreztutako bertsio bat... bueno....
Bere garaian, marrazkia egun nueneko kafe hura ere atera nuen argazki batean. Erlajatzeko marraztu, badakizue.


Iruzkinak
Argitaratu iruzkina