3 egun korrika egiteko
Aste zaila. jai eguna eta zubia. Guay dago, baina horrek alde ilun bat dauka. Hiru egunetan egin behar, bost egunetako lana. Bi irratsaioak atera dira, zuzeneko bat tarteko, eta lortu dut grabaketa potente bat aurreratzea hurrengo asteetarako. Eta, gainera, beste lan potolo bat ere egin dut. Nire buruari entzun, eta nekatu egiten naiz.
Zer zerikusia duen horrek dena goiko marrazkiarekin? Ba, urrian gaudela. Eta inktober erronka martxan dagoela. Inktober ideia on bat da: egunero marrazki bat tintaz egitea. Helburua da norberaren trebezia handitzea tintarekin, edo ondo pasatzea, edo nahi duzuna. Baina bere xarma da mundu osoan ari dela jendea gauza bera egiten, eta marrazkiak sare sozialetara igota, konpartitzen dira milioika marrazki. Batzuk politak, beste batzuk ez... baina ez du inporta. Bakoitzak berea jartzen du besteon eskura eta guay da.
Erronka asmatu zuenak urtero ateratzen du 31 hitzeko zerrenda ofizial bat. Hitz bat egun bakoitzeko. Eta zure esku dago horri jarraitu eta inktoberra egitea edo ez. Jende askok zerrenda alternatinoak jarritzen dituzte, eta hori ere guay dago. Nik 2019an egin nuen inktoberra, eta aurten ere saiatzen ari naiz, beti zerrenda ofizialari jarraituta.Hau da orain arte hoberen geratu zaidan marrazkia. 5. egunekoa. Raven (alegia, belea). Pozik nago emaitzarekin. Bide batez... tontakeria bat da, baina euskaratu dut "inktober" hitza bera. Tinturria. Graziosoa iruditzen zait.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina