Estriknina denontzat
Pozoi bat da.
Animaliak akabatzeko erabiltzen zen. Arratoiak, batez ere, baina tradizionalki baserri (granja) giroan beste animalia asko ere bai.. txakurrak, adibidez.. Gaur, debekatuta dago erabiltzea eta jende normalari saltzea ere, nik dakidala.
Baina interesgarria da. Agatha Christiek erabili zuen lehen eleberrian, Styles-eko kasuan. 1916ko eleberria da, eta ya orduan agertzen da estriknina erosten zuenak, erregistro-liburu batean behintzat sinatu behar duela. Tira.. pozoi-kontuak Lehen Mundu Gerraren garaian... interesgarria.
Eta horri tiraka, atal berri bat sortu dugu irratian Mentxu Aiertzak eta biok. Agatha Christieren liburuetan oinarrituta, hainbat pozoiri buruz hitz egingo dugu.. eta ez bakarrik eleberrietan nola tratatu den kontatzeko.. gainera, zer efektua due, antidotorik daukan pozoi bakoitzak, kasu errealak eta abar. Nik dakidala, estrikninak duen azkenetako kasu erreal bat 2006an izan zen Galizian. Epaiketa bat izan zen tipo bat hil zutelako estrikninaz pozoinduta.
Sekulako espektatiba sortu du irratiko jendearen artean!!! Bitxia da. Eta nik aste honetan kanpaina txiki bat zabaldu dut twitterren misterio puntu batekin pozoien atala iragartzeko:
Jatorrizko marrazkia arkatzez eginda dago. Goikoak ordenagailuan koloreztatutakoak dira.
Mentxuri proposatu behar diot pozoi guztiak probatu behar ditugula. Badakit estriknina mikatza dela zaporez... beraz, ez dugu oraingoan egingo. Baina hurrengoetan....... dokumentatzeko probatu beharko genituzke.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina