Hontza HD

 Kontu asko azken sarreratik. Intober buketu nuen. Eta pozik nengoen, baina hainbesteko tintarekin nekatuta nengoen . Koloretako arkatzen beharra nuen. Menperatu nahi nuen marrazten ari nintzena. Edo gutxi gorabehera. 



Bederatzi egun eman nituen marrazten. Ahal nuenean. Eta orrialde osoa bete nuen. Mutur batetik bestera. Mozolo baten burua edo aurpegia paperaren ertz batetik bestera, hontza batena.

Hontza HD. 

 (Esan beharra dago benetako efektu ederra egiten duela jatorrizko paperean ikusita, baina hemen, blogean ere ondo geratzen da). 



Kasualitateak zer diren... Irratian, ornitologo bat izan nuen marrazkia bukatu eta hurrengo egunetan. Aranzadiko Maite Laso, aurreko programa batzuetan elkarrizketatu izan nuena. Donostiako hegazti habiagileen atlasa aurkeztera etorri zen. 

Ni urduri nengoen beste kontu batengatik. Aste horretan bertan Norteko ferrokarrilleko 25. urteurrena prestatzen ari ginen, eta gonbidatu baten faltan nengoen programa egiteko bi egun besterik ez zutenean falta. Bueno.. azkenean , ondo atera zen programa hura... Baina hori beste kontu bat da.



Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Estriknina denontzat

Kuantika