Glaziarren agurra

 


Irratiko denboraldia abiatu da. Nire lehen programa, Ekosfera saioan, Eñaut Izagirre glaziologoa,  irratiko aspaldiko laguna. Piriniotako glaziarrak ikertzen ari da lantalde handi baten barruan, eta abuztuaren bukaeran argitaratu dute artikulu bat emaitzekin. Pufff..... 

Glaziarren desagertze-abiadura ez da moteltzen. 21 glaziar geratzen dira (50tik gora egon dira Piriniotan) eta haiek galzorian daude. 

Elkarrizketa emotiboa izan da. Zientzia eta mendiko pasioa nahastuta, eta lagun batek Anetoko glaziarrean izan duen istripu batek ere izan du protagonismoa. 

Programa mundiala... baina mezua tristea.............

Marrazki hau ezinbestekoa zen!!!!!


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Estriknina denontzat

Kuantika