Katu-jana

 

Supermerkatuan zai, pagatzeko. Nire ondoan, begien altueran, katu-jana. Eskubian ikusten dena. Txuribeltzeko katu batek neri begira. Argazkia atera, eta ezkerreko irudia egin dut arkatzarekin. Hori bai... belarrien forma eta proportzioa egiteko, lagun katudun batek bidali dizkit bere katuen argazki pare bat. Emaitza, arkatzezko marrazkia. Pozik. 

Bide batez, marrazkiaren zati handiena Donostian egina, kafeteri batean, telebistarako kolaborazio baten zai nengoela. Plato batean ezin sartu norbaitek positibo eman zuelako... enfin... ni han, euripean Donostiatik sartu behar, direktoko kazetari batekin eta pinganillo triste batetik nekez entzuten nuela. Gure ondoan, gainera, negazionisten manifa bat. Lau katu (ez marrazkiena bezalakoak) bafle handi eta zaratatsu batekin. 

Bueno.. marrazkiak merezi izan zuen hori dena.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Estriknina denontzat

Kuantika