Kuantika
Aste honetan nire arkatza oso lanpetuta egon da Inktoberrarekin. Dagoenek0 24 egun egin ditut. 7 besterik ez dira falta bukatzeko.
Baina 3D-ko zerbait egin dut, irratsaioasrekin lotuta. Ostiralean, Txoni etorri zen kuantikako atala berpizteko. Lehen kolaborazio kuantikoa ikasturte honetan. Eta bideo hau egin nuen twitterren promo jartzeko:
Hasieran, ostiralerako iragarpena zen:
Orduan, zalantza. Futbola ote dago gauean?
Programazioa begiratu, eta..efektibamente!!!! Osasunaren partida. Enfin. Larunbatean emitituko zen irratsaioa. Beraz, beste bi iragarpen egin nituen. Eta paradoxa bat sortu zen. Bata, ostiralean erakutsi behar zen, eta, bestea, larunbatean. Ostiralean, larunbata "bihar" zen eta larinbatean, larunbata "gaur" zen. Beraz, Euskadi Irratitik tweet horiek bota behar zituenarentzat lio bat zen. Gaur, "bihar jartzen duena bota behar da. Eta bihar, "gaur" jartzen duena.
Ondo atera zen promo osoa. Hala eta guztiz ere.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina